Liburutegiak irailean bi irakur-gidak prestatu ditu, datozen egunei begira.
Donostiako zinemaldia dela-eta, zine gida kaleratu berri du. Oraingoan, zine beltza eta suspentzezko generoko garai eta estilo ezberdineko zuzendariak aukeratu dituzte. Gidan aipatutako pelikulak, liburutegian eskuragarri daude.
Bestalde, irailaren 21ean Alzheimer eguna dela-eta, Alzeheimer gida atera dute, haurrei zein helduei zuzenduriko liburu eta DVDekin.
AFAGI elkarteak hiru mahai informatibo jarriko dituzte Eroskiren saltoki handian, Kale Nagusian eta Lege Zaharren Enparantzan. Sanz Enea liburutegiak prestatu duen gidak izango dira bertan.