Gure Txeru elkarteak igandean, hilak 18, Erniora joateko autobusa bertan behera utzi du, taldearen esanetan itzulerako bidaia egiteko “ia inork” ez baitu izena eman. Izan ere, mendi elkarteak bi aukera proposatu zituen, eta horietako bat Erniora oinez joan eta autobusez itzultzea zen.
Bestalde, Gure Txeruk urteroko batzar orokorra egingo du hilak 30ean; bertan elkarteko bazkideek hartu dezakete parte.