Igandean Zestoako Akuan Akuako VI. Bira lasterketa jokatuko da, 10:30ean, Akua auzoan bertan hasita. Lasterketan 18 urtetik gorako emakumeek eta gizonek hartu dezakete parte. Izena emateko aukera www.herrikrossa.com web orrian eta Zestoako kiroldegian jarri dute. Doan da. Mugatuta dago parte-hartzaile kopurua 150 lagunera. Dagoeneko 130 lagunek izena emanda dute eta oraindik izena emateko aukera dago. Irabazleentzat sariak egongo dira eta izena emandako taldeen artean hainbat sari zozkatuko dituzte.
Akuako Biraren ondoren asto lasterketa izango da.