Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Kostako Udal Elkarteak prestakuntza zikloa prestatu du eskualdeko enpresentzat udazkenerako. Lehenengo ikastaroa datuen babesen ingurukoa izan da, eta bigarren ikastaroa urriaren 3, 4 eta 5ean egingo dute.
Ikastaro horretan enpresen lehiakortasuna areagotzeko IKT erremintak landuko dituzte. Guztira 20 orduko ikastaroa izango da, eta bertan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, enpresa@urolakosta.org helbidera idatzita edo 943-89 08 08 telefonora deituta.
Ikastaroa gazteleraz izango da, baina antolatzaileek adierazi dute materiala euskaraz ere banatuko dutela. Ikastaroa doakoa da.