23 urteko ibilbideak urriaren 29an izango du bere amaiera. Egun horretan itxiko ditu ateak Ihintza tabernak. Itxieraren aurretik, zenbait kontzertu eta DJ saio antolatu dituzte. Hauetatik lehena gaur bertan izango da. 23:00etan hasita, E Gene taldeak kontzertua emango du. Pop, rock eta soul musikak uztartzen dituen talde gaztea da hau. ETBko 'Arratsaldero' saioan egin zuen agerraldiko irudiak dituzue hondoko bideoan.