Olarro Eguneko bosgarren bandera jokatuko da larunbat honetan. 56 koadrilek hartuko dute parte aurtengo batel estropadetan. Goizeko 10:00etan hasita gaztetxoen txandak jokatuko dira eta maila honetako bi onenek finala jokatuko dute arratsaldean. Helduen estropadak gaztetxoena bukatu eta berehala hasiko dira. Goizez 12:30ak jokatuko dira; arratsaldeko txandak 17:00etan hasiko dira. Txandak gaur arratsaldean zozketatu dira.