‘Plaiero’ denboraldirako lehenengo urratsak

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 15a

  Hondartzako Futbol Txapelketaren denboraldi berria aurki hasiko da. Beraz, parte hartuko nahi duten taldeek lehenbailehen hasi beharko dute prestatzen. Lehenik eta behin, irailaren 23a bitartean, izena eman beharko dute Zarautz Kirol Elkarteko bulegoan (Kale Nagusia 7, 1. solairua); astegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, berriz, 08:30etatik 14:00etara. Izena ematerakoan 350 euro ordainduko du talde bakoitzak. Fiantza (90 euro) kopuru horren barruan dago sartuta; zenbateko hori txapelketa bukatu eta ondoren itzuliko zaio taldeari. Inskripzioari dagokion dirua Euskadiko Kutxako kontu zenbaki honetan sartu beharko dute: 3035 0029 67 0290030053. Taldeak ordainketa egin arte, ez da ofizialki izena emanda egongo txapelketan. Era berean, jokalari bakoitzaren fitxa eta bi argazki, bakoitzaren nortasun agiriaren fotokopia, eta eskari orria beteta aurkeztu beharko dute talde parte-hartzaileek izena ematean. Gizonezkoen taldeek gutxienez hamaika jokalari eta gehienez ere hemezortzi eduki beharko dute . Emakumezkoenak, aitzitik, gutxienez zortzi jokalari eta gehienez ere hamabost. Txapelketan martxan dela beste jokalari bat edo batzuk gehitu nahi izanez gero, fitxak astebete lehenago aurkeztu beharko dituzte ZKEren bulegoan. Talde bakoitzak, gainera, jokozain bat aurkeztu beharko du, dagokion partidetan epaile lanak egiteko.Ƙ

 

Hondartzako Futbol Txapelketaren denboraldi berria aurki hasiko da. Beraz, parte hartuko nahi duten taldeek lehenbailehen hasi beharko dute prestatzen. Lehenik eta behin, irailaren 23a bitartean, izena eman beharko dute Zarautz Kirol Elkarteko bulegoan (Kale Nagusia 7, 1. solairua); astegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, berriz, 08:30etatik 14:00etara.
Izena ematerakoan 350 euro ordainduko du talde bakoitzak. Fiantza (90 euro) kopuru horren barruan dago sartuta; zenbateko hori txapelketa bukatu eta ondoren itzuliko zaio taldeari. Inskripzioari dagokion dirua Euskadiko Kutxako kontu zenbaki honetan sartu beharko dute: 3035 0029 67 0290030053. Taldeak ordainketa egin arte, ez da ofizialki izena emanda egongo txapelketan.
Era berean, jokalari bakoitzaren fitxa eta bi argazki, bakoitzaren nortasun agiriaren fotokopia, eta eskari orria beteta aurkeztu beharko dute talde parte-hartzaileek izena ematean. Gizonezkoen taldeek gutxienez hamaika jokalari eta gehienez ere hemezortzi eduki beharko dute . Emakumezkoenak, aitzitik, gutxienez zortzi jokalari eta gehienez ere hamabost.
Txapelketan martxan dela beste jokalari bat edo batzuk gehitu nahi izanez gero, fitxak astebete lehenago aurkeztu beharko dituzte ZKEren bulegoan. Talde bakoitzak, gainera, jokozain bat aurkeztu beharko du, dagokion partidetan epaile lanak egiteko.Ƙ

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide