«Neuk eskatu nuen herri txiki eta euskaldun batera joatea»

Zestoako Hitza 2011ko ira. 14a, 20:08

  Aizarnara apaiz heavy-a heltzekoa zela. Pil-pilean egon da gaia azken asteetan. Duela bi aste ekin zion inguruko elizen lanak egiteari. Koldo Intxausti da bera (1975, Alegia), eta «oso gustura» dagoela dio bailarara etortzearekin, baita «tipo naturala» dela, eta alde horretatik ez dela «problemarik izango» ere. Zerbait behar duena beregana «lasai» joatean dadila ere gehitu du. Noiz hasi zinen apaiz lanetan hemen? Hilaren lauan hasi nintzen, eta ongi nabil, gustura. Dagoeneko gehienetan eman dut meza. Zestoan festak zirenez, meza nagusia ere eman dut. Jendea ere ezagutu dut pixkanaka-pixkanaka; ona izan da alde horretatik. Arroa Goian ere eman nuen 4an. Hilaren 11n, Aizarnan eta Arroa Behekoan egin genuen aurkezpen ofiziala. Martxa hartzen ibili naiz ordutik. Zer moduz hartu zaituzte bailaran? Ondo. Lekua ezagutzeko denbora gehiago behar da, baina aurrenengo inpresioa ona izan da. Bi astean ez dago asko esaterik, baina oso gustura nago. Bihar [gaur, osteguna] jarriko naiz bizitzen Aizarnan seguruenez. Bere etxea husten eta garbiketak egiten ari da Prontxio (Auzmendi), eta bihartik aurrera bertan jarriko naizela uste dut. Bi aste hauetan Alegin egon naiz, amaren etxean. Zein eliza gelditzen dira zeure esku? Lasao, Zestoa, Arroa Goikoa zein Behekoa, Iraeta eta Aizarnako Elizetan arituko naiz. Bernabe jubilatu egiten da, baina Zestoan [...]

 

Aizarnara apaiz heavy-a heltzekoa zela. Pil-pilean egon da gaia azken asteetan. Duela bi aste ekin zion inguruko elizen lanak egiteari. Koldo Intxausti da bera (1975, Alegia), eta «oso gustura» dagoela dio bailarara etortzearekin, baita «tipo naturala» dela, eta alde horretatik ez dela «problemarik izango» ere. Zerbait behar duena beregana «lasai» joatean dadila ere gehitu du.
Noiz hasi zinen apaiz lanetan hemen?
Hilaren lauan hasi nintzen, eta ongi nabil, gustura. Dagoeneko gehienetan eman dut meza. Zestoan festak zirenez, meza nagusia ere eman dut. Jendea ere ezagutu dut pixkanaka-pixkanaka; ona izan da alde horretatik. Arroa Goian ere eman nuen 4an. Hilaren 11n, Aizarnan eta Arroa Behekoan egin genuen aurkezpen ofiziala. Martxa hartzen ibili naiz ordutik.
Zer moduz hartu zaituzte bailaran?
Ondo. Lekua ezagutzeko denbora gehiago behar da, baina aurrenengo inpresioa ona izan da. Bi astean ez dago asko esaterik, baina oso gustura nago. Bihar [gaur, osteguna] jarriko naiz bizitzen Aizarnan seguruenez. Bere etxea husten eta garbiketak egiten ari da Prontxio (Auzmendi), eta bihartik aurrera bertan jarriko naizela uste dut. Bi aste hauetan Alegin egon naiz, amaren etxean.
Zein eliza gelditzen dira zeure esku?
Lasao, Zestoa, Arroa Goikoa zein Behekoa, Iraeta eta Aizarnako Elizetan arituko naiz. Bernabe jubilatu egiten da, baina Zestoan gelditzen denez bizitzen, niretzako euskarria eta laguntza izango da. Meza ematen jarraituko du.
Zaila egingo zaizu denera iristea.
Oso zaila. Lehen apaiz bakoitzak berea eramaten zuen, baina orain gutxi garenez, denak batentzako gelditzen dira. Baina miraririk ere ezin da egin, eta igande batean lau meza emateko lau ordu beharko ditut gutxienez.
Nolatan iritsi zara Aizarnara?
Gotzainak izendatu ninduen toki honetan, baina aurretik neuk eskatu nion herri txiki eta euskaldun batera joatea. Hori zen niretzako puntu egokiena. Horrelako tokiak gustatzen zaizkit. Urolaldean urte luzez egotea espero dut.
Aizarnan nahiko istilu sortu da elkartearekin. Ba al duzu horren berri?
Azken hiru urtean Erroman izan naizenez, beste mundu batean egon naiz. Hona etorri eta Aizarnan bizitzen jartzeko izendatu nindutenean, orduan jakin nituen saltsa horren guztiaren nondik norakoak. Horrekin ahazteko esan zidaten izendatu nindutenean, eta Gotzaindegiak berak lantzen duela gaia Udalarekin eta daAizarnako jendearekin. Jendea galdezka etortzen bazait, gutxi dakidala erantzungo diot, eta legearen barruan negoziatu beharrekoak ez daudela nire esku. Ni jendea hartzen ona naiz, eta hitz egin behar bada hitz egingo dut, baina hortik aurrera ezer gutxi gehiago esan dezaket.
Arazo bat konpontzeko, gainera, kanpotik etortzen bazara, ez dakizu zer gertatzen den; bertan sartuta egon behar duzu. Auzian murgildutako jendea etortzen banaiz, minduta dagoena, ongi hartuko dut; ez dut horretarako inolako arazorik.
Nolatan hartu zenuen apaiz izateko erabakia?
Alegikoa naiz, eta gure etxean beti izan gara eliza zaleak; txikitan ere meza-mutil izana naiz. Oso bizimodu arrunta egiten nuen. Irunera joan nintzen mekanikako formazio profesionala jasotzeko, baina baneukan parrokiarekin lotura. Hori bukatu eta lan pixka bat egiten hasi nintzenean, galdera sortu zitzaidan. Apaiz batzuk ezagutzen nituen; «ongi bizi dituk horiek», esaten nuen. Apaizek beti izan dugu ongi bizi garen sona, bizizale fama, baina ez nuen horregatik esaten. Euren buruarekin gustura bizi zirela ikusten nuen, eta jende guztia ezagutzen zutela, herri txikietan, batez ere; hori gustatzen zitzaidan, gehienbat. Orain Berastegiko parrokoa dena orduan hasita zegoen, eta hari deitu nion, probatuko nukeela esanez. Erretore edo seminarioko baten batekin hitz egiteko esan zidan. Horrela nirekin harremanetan jarri eta 22 urterekin joan nintzen seminariora. Ikasten ari nintzela kale garbitzaile gisa lana aurkitu nuen. Biak uztartuta burutu nituen ikasketak. Amaitzeko, han ongi sentitzen nintzela ikusi, eta pausoa ematea erabaki nuen. Asmatu egingo nuela ikusi nuen. Jendeak onartzen nauela sentitzen dut, eta asmatu dudala pentsatzen dut.
Heavy-a al zinen ordurako?
Bai. Lehen bestelako musika entzuten nuen: Leize, Barricada… Baina 17 bat urterekin metala eman zidan batek entzuteko, eta txundituta gelditu nintzen. Metal gogorra entzuten hasi nintzen. Pare bat urte geroago, are eta gogorragora zaletu nintzen.
Denek heavy esaten didate, eta hala da, baina niri metala gustatzen zaidala esaten dut. Bi mila disko inguru dauzkat etxean. Lanean hasi nintzenetik, 22 bat urtetik, diskoak erosten ditut, hilean sei bat edo. Gauzarik garrantzitsuenak nire ama, zakurra, nire diskoak eta nire liburuak dira.
Heavy batzuk badira Zestoan, baina elizara ez dira asko joango. Normal ikusten al duzu?
Normal ikusten dut bai. Gaur egunean normalena ez joatea da. Apaizak bere herriko martxa hartu behar du; hori da egin behar duena. Elizara joaten dela, ondo; ez dela joaten, baita. Norbaitekin harremana baldin badaukat, berdin zait elizara joaten den ala ez. Ni ongi hartzen banaute, nik ere ongi hartuko ditut. Joaten dena ongi hartu, ezta dudarik ere. Heavy bat mezara joaten ikustea ez da gauza erraza.
Munillarekin aldaketa batzuk etorri dira. Hauts batzuk ere harrotu ditu. Joxe Arregik, adibidez, utzi egin zuen.
Bai. Nire parrokianoa da, gainera, Arroa Behean bizi baita. Joxerekin hitz egitea gustatuko litzaidake. Nik kanpotik ikusi dut, kanpoan egon bainitzen, eta handik gauzak ez dira modu berean ikusten; baina ez da aitzakia.
Bi zati bezala daude. Batzuk mindu egin dira izendapenarekin. Horrek egonezina sortu du elizbarrutiko martxan. Baina denboraren poderioz, alde baetkoek zein bestekoek, sentsibilitate ezberdinekoak izanda ere, zeregin bera dutela ikusten badute, Elizan guztientzako tokia dagoela konturatuko dira. Hori pentsatzen dut. Nire itxura klasikoa ez izan arren, nire tokia aurkitu dut nik. Elizkoiak direnek ere gauza bera egin beharko dute. Gipuzkoa oso anitza da, eta hori guztia uztartzea ez da erraza. Gainera, orain ari naiz hainbat kontutaz jabetzen. Nik gotzainarekin ez dut inongo arazorik izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide