Mugi zerbitzuko 10 bizikleta bakarrik daude erabilgarri, txikizioak medio

Baleike 2011ko irailaren 13a

Udalak jakinarazi duenez, 40tik gora dira bandalismoagatik txikituta edo matxuratuta dauden bizikletak. "Zerbitzua zumaiarrona da, denon artean ordaintzen dugu, eta denon artean zaindu beharko genuke", azaldu du Iñaki Agirrezabalaga alkateak. Neurriak...

Udalak jakinarazi duenez, 40tik gora dira bandalismoagatik txikituta edo matxuratuta dauden bizikletak. "Zerbitzua zumaiarrona da, denon artean ordaintzen dugu, eta denon artean zaindu beharko genuke", azaldu du Iñaki Agirrezabalaga alkateak. Neurriak hartu beharko direla dio, "horrela ezin baita jarraitu". Bestalde, Herri Eskolako ikasgela falta konpontzeko jarri diren barrakoien gainean, alkateak dio ez dela Udalaren gustuko irtenbidea, baina Eusko Jaurlaritzak ez omen du dirurik beste solairu bat altxa edo eraikin berri bat egiteko. "Espero duguna da pare bat urtean beste irtenbide egokiago bat emango digutela".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide