Datorren astelehenean, irailak 19, izango da eskuzko pilota eskolan izena emateko aukera, 19:00etatik 19:30era, herri eskolako frontoian. Ikasturtea berriz, irailaren 26an hasiko da, eta egun horretan erabakiko dira entrenamenduetako egutegia, ordutegia eta frontoiak. Aurten, herri eskolako frontoiaz gain, Odietakoa ere erabili ahal izango da. Izena ematen duten neskekin kopuru itxurazkoa osatzen bada, aparteko saio bat antolatzea da asmoa.