Zumaiak ezin izan du Kontxako Bandera irabazi, gaurko estropadan Galizia eta Getaria-Tolosa gehiago izan baitira. Hala ere, festa gorria egon da Donostian Zumaiatik joandako jendetzarekin. Arraunlariak pozik zeuden arranpla gorri-gorri ikusita. "Bandera ez dugu irabazi, baina hemen bildu den jendetza ikusita pozik eta harro egoteko moduan gaude; hau ikaragarria da", azaldu dute, emozioari ia eutsi ezinik. Alde Zaharreko kaleetan jarraitu du festak, Zumai txarangak girotuta. Argazki eta bideo erreportajeak prestatu bezain pronto jarriko ditugu ikusgai. Hemen daukazue sailkapenak.