Ander Beldarrainek eta Eider Iraolak irabazi dute Trikitilari Gazte Txapelketa

Zarauzko Hitza 2011ko ira. 8a, 17:49

Ander Beldarrain aiarrak eta Eider Iraola zestoarrak irabazi dute Euskal Astean antolatutako Trikitilari Gazteen XXXI. Txapelketa. Herenegun gauean izan zen txapelketa, Frontoi Zineman. Bederatzi bikotek hartu zuten parte bertan: Paul Eizmendi eta Eider Manso donostiarrek; Jone Uriak (Eibar) eta Julene Otegik (Mungia); Debako Josune Arakistainek eta Alaitz Escuderok; Erika Lavilardek (Donibane Lohitzune) eta Leire Olasagastik (Hondarribia); Leitzako Garazi Ervitik eta Gorka Arraiagok; Itxaso eta Irune Elizagoien etxalartarrek; Maitane Subijanak (Getaria); Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxea arrasatearrek, eta Beldarrainek eta Iraolak. Azken hauek gailendu ziren, lau pieza jo ostean: trikitia, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Ez da, ordea, Euskal Astearen baitan antolatu duten txapelketa bakarra. Pasa den ostiralean, hilaren 2an, Bertsolari Gazteen XXXV. Txapelketa izan zen Zinema Pilotalekuan; Lizardi Saria izenarekin ezagunagoa da. Odei Barroso barakaldoar gaztea izan zen garaile, eta Oier Aizpurua zumaiarra sailkatu zen bigarren postuan. Barakaldoarrak, gainera, bertso onenaren saria ere eskuratu zuen. Jarraian, Musika Plazan Bikote Gazteen Dantza Txapelketa egin zuten. Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak irabazi zituzten lehenengo eta jantzi egokienaren sariak. Egun berean eman zioten Iñaki Gurrutxaga oriotarrari XXVII. Basarri Bertso Paper Lehiaketako saria. Larunbatean, berriz, Binakako Dantza , IV. Soinu Zahar eta XXIII. Aurresku txapelketak izan ziren Musika Plazan. Xabier Segura eta Lierni Martiarena hernaniarrak [...]

Ander Beldarrain aiarrak eta Eider Iraola zestoarrak irabazi dute Euskal Astean antolatutako EIDER IRAOLA ETA ANDER BELDARRAIN MAITANE SUBIJANA ETA ENERITZ AULESTIA TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETA EIDER IRAOLA ETA ANDER BELDARRAIN
Trikitilari Gazteen XXXI. Txapelketa. Herenegun gauean izan zen txapelketa, Frontoi Zineman. Bederatzi bikotek hartu zuten parte bertan: Paul Eizmendi eta Eider Manso donostiarrek; Jone Uriak (Eibar) eta Julene Otegik (Mungia); Debako Josune Arakistainek eta Alaitz Escuderok; Erika Lavilardek (Donibane Lohitzune) eta Leire Olasagastik (Hondarribia); Leitzako Garazi Ervitik eta Gorka Arraiagok; Itxaso eta Irune Elizagoien etxalartarrek; Maitane Subijanak (Getaria); Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxea arrasatearrek, eta Beldarrainek eta Iraolak. Azken hauek gailendu ziren, lau pieza jo ostean: trikitia, porrusalda, fandangoa eta arin-arina.
Ez da, ordea, Euskal Astearen baitan antolatu duten txapelketa bakarra. Pasa den ostiralean, hilaren 2an, Bertsolari Gazteen XXXV. Txapelketa izan zen Zinema Pilotalekuan; Lizardi Saria izenarekin ezagunagoa da. Odei Barroso barakaldoar gaztea izan zen garaile, eta Oier Aizpurua zumaiarra sailkatu zen bigarren postuan. Barakaldoarrak, gainera, bertso onenaren saria ere eskuratu zuen.
Jarraian, Musika Plazan Bikote Gazteen Dantza Txapelketa egin zuten. Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak irabazi zituzten lehenengo eta jantzi egokienaren sariak. Egun berean eman zioten Iñaki Gurrutxaga oriotarrari XXVII. Basarri Bertso Paper Lehiaketako saria. Larunbatean, berriz, Binakako Dantza , IV. Soinu Zahar eta XXIII. Aurresku txapelketak izan ziren Musika Plazan. Xabier Segura eta Lierni Martiarena hernaniarrak gailendu ziren lehenengoan, Oiartzungo Izar Aizpuruak jaso zuen Soinu Zahar txapelketako saria, eta Aurresku lehiaketakoa, aldiz, Alain Maya errenteriarrari eman zioten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide