DYAk ALK-STOP kanpaina egingo du gaur, Musika Plazan. Ekimenaren helburua herritarrei, eta batez ere gazteei, alkohola edan ondoren gidatzeak dakartzan arriskuez hausnarketa egitea da. Elkarteak 11:00etatik aurrera plazan ezarriko du postua, eta bertan ALK-STOP eskumuturreko horiak banatuko ditu. DYAk behin eta berriz jarri ohi du martxan kanpaina; izan ere, datuen arabera, trafiko istripuek eragindako heriotzen %40a alkoholaren ondorioz gertatzen dira. Horrez gain, festatan eta jai giroan elkarteak egiten dituen sorospen gehienak alkoholak eragindako intoxikazioak izan ohi direla nabarmendu du. Informazio gehiagorako www.alk-stop.com webgunea bisita daiteke.
Ezbeharrik ez gertatze aldera Euskotren elkarte publikoak gaueko eta eguneko tren zerbitzu berezia ezarri ditu gaurko. Hala, ohiko ordutegiaz gain, beste hainbat ordutan irtengo dira trenak Zumaiatik Donostiako norantzan eta alderantziz. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak www.euskotren.es webgunea bisita dezake edota 902543210 telefonora deitu.