Bide bazterrak garbitzeko bi langile hartu nahi ditu Aizarnazabalgo Udalak

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 8a

Aizarnazabalgo Udalak herriko bide bazterrak txukuntzeko bi langile kontratatu nahi ditu, sei hilabeterako. Irailaren 13a baino lehen eman behar da izena, Zarauzko Lanbideren bulegoan. Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak dira: Aizarnazabalen erroldatuta egotea, ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, euskaraz hitz egiten jakitea eta langabezian egon eta prestaziorik ez jasotzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide