Ibizako giroa izango dute larunbatean igerilekuan

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 8a

Aian festa ibizatarra egingo dute bihar, 21:00etan, igerilekuan. Bertan, Eneko Balerdi eta Izaskun Lapazaren dantza emanaldia, afari-koktela eta musika izango da. Festan parte hartzeko bihar amaituko da izen emate epea. 630-22 45 82 telefonora (Pili) deitu behar da horretarako, eta hogei euroren truke inskribatu ahalko da. Antolatzaileek festara zuriz jantzita joatera dei egin du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide