Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Turismo Bulegoak urteko azken kayak irteera antolatu du larunbaterako, hilak 10. 16:30ean irtengo dira turismo bulegotik, eta bi orduz arituko dira Oria itsasadarrean. Hamar urtetik gorakoek hartu dezakete parte irteeran.Hamasei urtera artekoek sei euro ordainduko dute, eta besteek 13 euro.
Kayak irteeran aritzeko beharrezkoa da igeri egiten jakitea, eta kirol arropa eramatea gomendatzen dute. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, 943-83 55 65 telefonora deituta.