Ez da joan den igandeko ekaitzik sartuko, haize eta euri konturik ez dute iragarri, baina itsasoa polita egongo da arraunean egiteko, bi metroko olatuak iragarri baitituzte goizeko 11:00etarako –irakurri
Joseba Egañaren iragarpena–. Bestalde, trenaz gain, Udalak jarritako hiru autobus ere izango da aukeran Donostiara joateko. Goizeko 9:00etan abiatuko da Patxita Etxezarreta kaletik, eta 14:00etan bueltatu. Txartelak turismo bulegoan daude salgai, lau euroan. Trikitilariak ere joango dira goiza alaitzera, eta txaranga bat osatzeko ere lanean ari dira dagoeneko. Gero, arratsaldeko 18:30ean, harrera egingo zaie Zumaiako itsaskiroldegian, eta handik kofradiaraino kalejira egingo da txarangaren laguntzarekin, behin han, zorionak emateko arraunlariei, neskei zein mutilei. Beraz, igandean etxean gelditzeko aitzakiarik ez dago. Denok Donostiara gorriz jantzita, arraunlariak animatzera!