Festa eivissarra larunbatean Aiako igerilekuan

Karkara.eus 2011ko irailaren 8a

Dantza, afaria eta musika izango dira

Irailaren 10ean, larunbatean, festa eivissarra izango da Aiako igerilekuan 21:00etan hasita.

Eneko Balerdik eta Izaskun Lapazak dantza emanaldia eskainiko dute lehenengo eta afari-koktela izango da gero. Ondoren,...

Dantza, afaria eta musika izango dira

Irailaren 10ean, larunbatean, festa eivissarra izango da Aiako igerilekuan 21:00etan hasita.

Eneko Balerdik eta Izaskun Lapazak dantza emanaldia eskainiko dute lehenengo eta afari-koktela izango da gero. Ondoren, gaua musikaz girotzeko, disko jartzaile bat arituko da.

Festan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta izena emateko ostirala baino lehen honako telefono zenbakira deitu beharko da: 630 224 582 (Pili).

Antolatzaileek gomendatu dute, jaiari eivissako ukitua emateko, parte hartzaileak festara zuriz jantzita joatea.

 
 
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide