Turismo alorreko profesionalentzat ikastaroa eskainiko dute

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 7a

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak, eskualdeko turismo bulegoen laguntzarekin, Anfitriones proiektua abiarazi du, bigarren aldiz. Egitasmoaren helburua profesional pribatuei eta publikoei zerbitzuaren kalitatea hobetzeko tresnak eskaintzea da.

Ild...

Ildo horretatik, hamar ikastaro eskainiko dizkiete interesa dutenei. Bi atal etan egituratuta dago ikastaroa. Batetik, zerbitzuen zuzendariei edota erdi mailako arduradunei zuzendutako eskolak eskainiko dituzte. Bestetik, bezeroekin harreman zuzena duten profesionalei kalitatea hobetzeko tresnak helaraziko dizkiete . Hala, langileen motibazioa eta barne komunikazio landuko dituzte ikastarootan, besteak beste.
Interesa dutenek irailaren 16a, ostirala, izango dute izena metako azken eguna. Horretarako Zarauzko zein Aiako establezimenduetako arduradunek Zarauzko Turismo Bulegoarekin jarri beharko dute harremanetan, 943-83 09 90 telefono zenbakira deituz edota turismoa@zarautz.org helbide elektronikora mezua bidaliz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide