Edorta de Antak Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 7a

Edorta de Antak Orioko arraunlariak pasa den astean Eslovenian jokatu zuten Munduko Txapelketan seigarren postua lortu zuen. Beraz, hurrengo urtean Londresen egingo dituzten Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu du arraunketa egokituan aritzen den jokalariak. De Antak helburu nagusia bete du, bere asmoa Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzea baitzen. Bakarkako ontzian aritu zen arraunlaria, eta finalerdira ozta ozta iritsi baldin bazen ere, ondoren final erdian bigarren postua egin zuen arraunlariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide