Igandean Kontxako Bandera ikustera joateko autobusa jarri dute

Onintza Lete Arrieta 2011ko irailaren 6a

Getariako Udalak autobusa jarri du igandean Kontxako Bandera ikustera joateko. Getaria-Tolosa taldeko neskak animatzera joateko dei egin die herritarrei “neskentzako momentu hain erabakiorra den honetan”. Autobusa 09:00etan aterako da autob...

Getariako Udalak autobusa jarri du igandean Kontxako Bandera ikustera joateko. Getaria-Tolosa taldeko neskak animatzera joateko dei egin die herritarrei “neskentzako momentu hain erabakiorra den honetan”. Autobusa 09:00etan aterako da autobus geltokitik Donostiarantz, eta 14:00etan ekingo dio bueltako bidaiari. Izena aurrez eman behar da Turismo Bulegoan, eta larunbateko 13:00etan amaituko da horretarako epea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide