Zaraguetak hilaren 7an hasiko du ikasturtea, Ikastolak 8an

Karkara.eus 2011ko irailaren 5a

Bi ikastetxeek lehen egunetik eskainiko dute jangela zerbitzua

Ikasleentzat ere udako oporraldia bukatzen ari den honetan, Zaragueta eta Ikastola beren ikasturteak martxan jartzeko lanetan ari dira.

Zaragueta Herri Eskolan ikasturte berria irailaren ...

Bi ikastetxeek lehen egunetik eskainiko dute jangela zerbitzua

Ikasleentzat ere udako oporraldia bukatzen ari den honetan, Zaragueta eta Ikastola beren ikasturteak martxan jartzeko lanetan ari dira.

Zaragueta Herri Eskolan ikasturte berria irailaren 7an hasiko da. Egun horretan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak 2011-2012 ikasturteari hasiera emango diote eta lehen egunetik martxan jarriko dira garraio eta jangela zerbitzuak.

Garraio zerbitzuak iaz bezalaxe jarraituko du funtzionatzen eta jangelari dagokionez, Haur Hezkuntzako ikasleek mantala eraman beharko dute eta jangelan gelditu behar ez duenak irakasle-tutoreari komunikatu beharko dio.

Irailaren 7tik 21era eskola egunak trinkoak izango dira, hau da, ordutegi berezia izango da eta arratsaldez ez da klaserik izango. Irailaren 22tik aurrera ohiko ordutegiarekin hasiko dira.

Ikastolan, bestalde, hilaren 8an DBHko ikasleek aurkezpen eskola izango dute, 10:00etatik 12:00etara. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak, bestalde, hilaren 12an, astelehenarekin, hasiko dute ikasturtea. HH eta LHko ikasleak goizez izango dituzte eskolak lehen egunetan, DBHkoak urte guztian izango duten ordutegiarekin ekingo diote astelehenetik.

Beren haurrentzako goizeko zaintza zerbitzua –7:30etik 8:30era– edo jangela zerbitzua nahi duten gurasoek, irailaren 7rako, asteazkenerako, eman beharko dute abisua ikastolako idazkaritzan –943 83 47 04 telefonora deituta–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide