Heriotza da Josu Waliñok gaur aurkeztu duen liburuko ipuinetako haria. «Ipuineko protagonista neu naiz. Erietxean nagoela heriotzaren bisita jasotzen dut eta eraman ez nazan, denbora irabazteko, ipuin bat kontatzen diot; berak beste ipuin batekin erantzuten dit eta istorioak elkarri kontatzen amaitzen dugu», azaldu du egileak. Elkar argitaletxeak atera du liburua, gaztetxoei zuzendutako Su taupadak beldurrezko liburuen bilduman.