Asteazken honetan, irailaren 7an, arratsaldeko 14:30ean, merkataritzako bilera izango da udaletxean. Hasera batean Arkupe eta Udalaren arteko bilera izan behar zena, bilera irekia izango da eta honako gai-zerrenda jorratuko dute:
- Stock azokaren balorazioa
- Txu-txu trenaren balorazioa
- 2011ko azken hiruhilabeteko jarduerak: sanikolasak, gabonak…
- Kartelak euskaraz
- Merkataritza-zinegotzi funtzionamenduaren hemendik aurrerako nolakotasuna
Bileran herriko merkatariek beren iritzia plazaratzeko abagunea izango dute, beraz, bihar arratsaldean.