Alex Uranga, garaipena ospatzen. Argazkia: Sport Zone SurfusionKontxako emaitza bikainaz gain, asteburuak ekarri digu beste albiste posgarri bat itsasoko kiroletan, izan ere, Alex Urangak Galizian jokatutako Sport Zone Surfusiom 2011 proba irabazi du, Munduko Bodyboard Zirkuitorako puntuagarria. Sekulako balentria lortu du Alexek, eta garaipen honek bultzada handia emango dio beste txapelketa batzuetan ere parte hartu eta munduko sailkapenean gora egiteko. Hemen entzun dezakezue Euskadi Irratiak egindako elkarrizketa, eta bideo hauetan dauzkazue txapelketako irudi onenak, tartean Alexen maniobra ikusgarriak.