"Lana borobiltzea falta da"

Baleike 2011ko irailaren 4a

Pozari eutsi ezinik zeuden Zumaiako arraunlariak estropada amaitu berritan. Denak bat zetozen: "Sekulako estropada egin dugu". Kike Manterola eta Jon Larrañaga ere gustura neskek egindako lanarekin: "Irteeran pixka bat oker atera gara, baina hori zuze...

Pozari eutsi ezinik zeuden Zumaiako arraunlariak estropada amaitu berritan. Denak bat zetozen: "Sekulako estropada egin dugu". Kike Manterola eta Jon Larrañaga ere gustura neskek egindako lanarekin: "Irteeran pixka bat oker atera gara, baina hori zuzendu dugunean aurrean jarri gara segituan eta oso lan ona egin dugu". Datorren igandeari begira, bandera irabazteko kapaz ikusten dira zumaiarrak, baina oraindik Galizia eta Getaria-Tolosa jotzen dituzte faborito: "Lehen eta bigarren kaleak ziren eskasenak eta gaur haiei egokitu zaizkie. Guri laugarrena egokitu zaigu eta ondo aprobetxatu dugu, baina datorren iganderako ez dago ezer erabakita". "Lana errematatzea falta zaigu", esan du Maite Amilibiak. Nagore Osoro patroiak gaurko garaipenarekin egin omen du amets: "Santanderren eta Orion irabazi genuenean ere amets egin nuen". Ea datorren larunbatean amets goxoak dituen...

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide