Garaipen ederra lortu du Zumaiak Kontxan

Baleike 2011ko irailaren 4a

 

Irla parean, bueltako luzean, bost segundo inguruko aldea zuen Zumaiak Getaria-Tolosa eta Galiziarekiko. Argazkia: Gorka Zabaleta

 

Galizia eta Getaria-Tolosa faboritoak baino gehiago izan dira gaur zumaiarrak, Kontxako Banderaren lehen jard...

 

kontxa-1-29
Irla parean, bueltako luzean, bost segundo inguruko aldea zuen Zumaiak Getaria-Tolosa eta Galiziarekiko. Argazkia: Gorka Zabaleta

 

Galizia eta Getaria-Tolosa faboritoak baino gehiago izan dira gaur zumaiarrak, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Estropada bikaina egin dute, bai kanpoaldera, bai bueltako luzean, eta bandera irabazteko lehian sartu dira bete betean. Galiziarekiko lau segundoko aldea du Zumaia Kiroljokoak, eta Getaria-Tolosarekiko bostekoa. Bizkaia atzerako gelditu da, 45 segundora. Hemen dituzue denborak. Laster jarriko ditugu argazkiak eta lehen uneko adierazpenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide