Zarauzko Udalak antolatutako
XXVII. Basarri bertsopaper lehiaketako lehen saria jaso du Iñaki
Gurrutxaga Zubimendi oriotarrak Pre-papátuta nago
izeneko bertso-sortarengatik. Bigarren saria, berriz, Nikolas Zendoia Aristi aiarrak eskuratu du, Mari Joxepa eta frailea lanarekin. Guztira, 19 lan aurkeztu dira Basarri
Bertsopaper Sariaren aurtengo edizioraeta horiek izan dira aukeratuak.
Amaren sabelean dagoen haurrak aitari eragiten dizkion kezkak eta sentimenduak aipatuz Iñaki Gurrutxagak egindako lana freskoa eta kuriosoa iruditu zaie epaimahaikideei, Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo, Rufino Iraola eta Aitzol Barandiarani. Zendoiaren Mari Joxepa eta frailea bertso-sortari, berriz, ukitu etnografikoa sumatu diote.
Irabazleak 1.100 euro eta txapela jaso ditu eta bigarrenak 750 euro eta oroigarria.