Lan berriak aurkeztu ditu Keixetak Ekain Arte Lanak galerian zabaldutako erakusketan. Aro berri batean sartu dela dio artistak, abstrakziotik figuraziorako bidean. Bere lan berrietan orbanak desagertuz doaz eta marrek hartzen dute protagonismoa, marrazkiek. Kolorea ere desagertuz doa eta zuriak hartzen du lekua, marrazkiak eta figurak nabarmendu daitezen. "Une honetan lantzen ari naizena da umeen konportamendua marrazkiak egiterakoan. Oso marrazki minimalak dira". Erakusketa urriaren 15era arte egongo da zabalik.