Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehen zazpi postuei begiratu baino gehiago, lan txukuna egitera joan direla azaldu du Telmo Deuneko entrenatzaile Xanti Zabaletak, eta konforme agertu da egindako lanarekin. "Oso pozik nago egin dugunarekin, talde oso gaztea daukagu eta gaur maila oso ...
Lehen zazpi postuei begiratu baino gehiago, lan txukuna egitera joan direla azaldu du Telmo Deuneko entrenatzaile Xanti Zabaletak, eta konforme agertu da egindako lanarekin. "Oso pozik nago egin dugunarekin, talde oso gaztea daukagu eta gaur maila oso handia zegoen". Aurrenengandik hogei segundora sartzea oso emaitza ona dela uste du Zabaletak. "Amaiera arte hor egon gara, gure lana oso ondo egin dugu". Aurten izan duen koadrila ere goraipatu du entrenatzaileak: "Talde oso gaztea da, oso langilea, eta asko bete nau denon artean egin dugun lanak". Larunbatean jokatuko dute denboraldiko azken estropada, Lekeition.