Goikoetxea-Lopez, Munduko Txapelketa irabazteko bikote faboritoa

Baleike 2011ko abuztuaren 31

Ostiralean hasiko da Nazioarteko Federazioak antolatutako Munduko Txapelketa, Hossegorren (Frantzia). Txapelketa hau ez da jokatu 2004tik, eta bi berrikuntza aipatu dituzte aurkezpenean: alde batetik, 15 tantoko bi set irabazi beharko dira partidak ira...

Ostiralean hasiko da Nazioarteko Federazioak antolatutako Munduko Txapelketa, Hossegorren (Frantzia). Txapelketa hau ez da jokatu 2004tik, eta bi berrikuntza aipatu dituzte aurkezpenean: alde batetik, 15 tantoko bi set irabazi beharko dira partidak irabazteko; bestetik, selekzioka jokatu da baina Euskal Herriak ez du parte hartzerik izango. Espainia, Frantzia, Estatu Batuak eta Mexiko izango dira parte hartuko duten selekzioak. Espainiako selekzioan hiru zumaiar izango dira: Goikoetxeak eta Lopezek elkarrekin jokatuko dute eta Enbilek Egiguren izango du bikotekide.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide