Asfi Itxakok eta Bera Berak jokatuko dute Pulpo Kirol Elkarteak antolatzen duen udako sariaren XXVIII. aldia, bihar 19:00etan, Lubakin. Punta puntako taldeak dira biak emakumezkoen eskubaloian: Itxakok azken hiru ligak irabazi ditu eta Europako Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen joan den denboraldian; Bera Berak bosgarren postuan amaitu zuen liga eta Europan lehiatuko da aurten. Gainera, Itxakorentzat lagunarteko azken partida izango da Espainiako Superkopa jokatu aurretik, eta dagoeneko saio onena erakusteko moduan izango dira Lizarrako taldeko izarrak.