Final laurdenak joan dira. Izandako emaitzek, finaleko bikote bat gutxienez oriotarra izango dela erabaki dute. Aurreko asteartean hasi ziren final laurdenak jokatzen. Segurola eta Albizuri azpeitiarrek 30 eta 14 hartu zituzten mendean Exposito eta Bellido. Emaitzak aisa irabazi zutela erakutsi arren, ez ze horrela izan. Partida oso gogorra izan zen eta 55 inguru minutu iraun zituen.
Bigarrena Itxaso eta Urangak Rekejo eta Larbururen aurka jokatu zutena izan zen. Hau ere espero baino gogorrago joan zen, denbora guztian parean ibili zirelarik, harik eta urdinak nekatu arte. Ia ordubete iraun zuen partidan, Itxaso eta Urangak egin zuten aurrera, 30-23ko emaitzaz irabazita.
Kanpotik, andoaindik, etorritako Rekalde eta Loidik osatzen duten bikotea ere etxera bidali zuten Lertxundi eta Lizarraldek. 28-27 bukatu zen partida. Ordubetea igarotako momentuan 26-27 oriotarrak aurretik ziren, baina andoaindarrek egin zuten tantoa. 27nakoarekin berdinketa haustekoa jokatu zuten eta oriotarrek irabazi, Loidik sakez egindako faltaren ondorioz.
Bigarren partidan Arruti eta Galarragak arerio gogorra izango direla erakutsi zuten. Hasieratik nagusitasun osoa erakutsi zuten Rekejo eta Solaberrietaren aurka, baina hutsak ere egin zituzten eta urdinak gerturatu zitzaizkien. Bukaeran berriz ere buelta eman eta finalerdietarako sailkatu ziren Arruti eta Galarraga.
Finalerdiak gaur, asteartea, abuztuaren 30a, jokatuko dira iluntzeko 20:00etan hasita. Lehenengo partidan, Segurola eta Albizuri azpeitiarrak, Orioko Uranga eta Itxasoren aurka izango dira, eta bigarrenean, Arruti eta Galarraga, Lertxundi eta Lizarralderen aurka, lau hauek oriotarrak.
Antolakuntzak adierazi duenez, maila handiko pilotariak dira denak ere beraz partidu gogorrak eta politak espero dira. ea denek duten maila ematen duten eta ea txapelketan zehar etorri diren hainbat eta hainbat ikusleek ere giro polita jartzen duten. Bihar jakingo dugu zeintzuk izango diren ostiralean txapelaren lehian ibiliko direnak.