'Arriya' filma berriro emango dute gaur gauean Aita Marin

Baleike 2011ko abuztuaren 30a

Alberto Gorritiberea, Ramon Agirre eta Egoitz Lasa aktoreen artean, ostiralean Zumaian egindako estreinaldian.

Estreinaldi bikaina izan du Arriya filmak. Donostian asteburuan ikusitako pelikularik ikusiena izan da –493 ikusle Principen–, eta Z...

arriya-3
Alberto Gorritiberea, Ramon Agirre eta Egoitz Lasa aktoreen artean, ostiralean Zumaian egindako estreinaldian.

Estreinaldi bikaina izan du Arriya filmak. Donostian asteburuan ikusitako pelikularik ikusiena izan da –493 ikusle Principen–, eta Zumaian sekulako ikusmina sortu du. Atzo gauean ere jende ilara luzea gelditu zen Aita Marira sartu ezinik, eta arduradunek erabaki dute gaur beste saio bat egitea, gaueko 22:00etan. Datu zehatza oraindik ez dago, baina mila baino gehiago izan dira Zumaian filma ikusi dutenak. Filmak izan duen harrerarekin "oso pozik" dago Alberto Gorritiberea, "pelikula ausarta eta deserosoa izan arren jendeak oso ondo hartu duelako". Gaur arratsaldeko 19:30ean filmari buruzko solasaldia antolatu dute Donostiako Koldo Mitxelenan. Bertan izango dira Alberto Gorritiberea zuzendaria eta Kandido Uranga eta Iñake Irastorza aktoreak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide