Lehen fasea bukatuta, ligaxka formatutik kanporaketa sistemara aldatuko da Orioko frontenis txapelketa. Gaur, asteartea, abuztuaren 23a, iluntzeko 20:00etan hasita, Segurola eta Albizuri azpeitiarrek Orioko Exposito eta Bellidoren aurka jokatuko dute. Partidu interesgarria izango dela esan diguPilota Elkarteko Eneko Galarragak: Alde batetik txapelerako faboritoak izango dira gorriz eta partida luzeenak egin dituen bikotea urdinez, beraz partidu gogorra espero da. Atzetik jokatuko den norgehiagokako bikoteak oriotarrak izango dira biak, alde batetik Jon Itxaso eta Ugaitz Uranga eta, bestetik, Haritz larburu eta Xabier Rekejo.
Final laurdenetako bigarren jardunaldia, ostiralean, abuztuaren 26a, arratsaldeko 17:00etan hasita jokatuko da. Lehenengo partidan, Rekalde eta Loidi, Lertxundi eta Lizarralderen aurka izango dira. Bigarrenean, bestalde, Iban Arruti eta Aimar Galarraga, Joseba Rekejoren eta Egoitz Solaberrietaren aurka arituko dira.
Antolatzaileek uste dute oso partidu parekatuak izango direla denak ere eta jendea partidak ikustera bertaratzeko deia ere egin dute.
Asteartea 23, 20:00etan
Segurola Albizuri vs Exposito Bellido
Itxaso-Uranga vs Rekejo-Ruiz
Ostirala 26, 17:00etan
Rekalde-Loidi vs Lizarralde-Lertxundi
Galarraga-Arruti vs Rekejo-Solaberrieta