Orioko XXI. Ikurriña aurkeztu dute

Karkara.eus 2011ko abuztuaren 24a

Hiru egunetarako ekitaldi-programa ere plazaratu du Udalak

Gaur, abuztuaren 24a, eguerdiko 12:00etan, Orioko udaletxeko pleno aretoan, Orioko XXI. Ikurriña aurkeztu dute. Aurten ere, Inmobiliaria de Orio enpresaren izena eramango du, 14. aldiz jarr...

Hiru egunetarako ekitaldi-programa ere plazaratu du Udalak

Gaur, abuztuaren 24a, eguerdiko 12:00etan, Orioko udaletxeko pleno aretoan, Orioko XXI. Ikurriña aurkeztu dute. Aurten ere, Inmobiliaria de Orio enpresaren izena eramango du, 14. aldiz jarraian. Miriam Uranga alkateordeak eman du prentsaurrekoa eta asteburuko ekintzak aurkeztu ditu.

Larunbatean, abuztuaren 26an, arratsaldeko 17:30ean, itsasoan, hasiko dira estropadak. Lehenik Nesken Gipuzkoako Ligako azken jardunaldia jokatuko da, oriotarrak tartean direla, eta atzetik TKE ligako estropadak izango dira.

Baina ez da hori bakarrik izango asteburuan. Ostiralean hasita, iluntzeko 19:00etan, kultur etxean, Ttaup-ttaup bideo-emanaldia izango da Eneko Dorronsoro zumaiarraren eskutik. Larunbatean, goizetik hasiko da festa Arkupek antolatu duen 3. Stock Azokarekin. Bertan, herriko denden produktuak izango dira, deskontu handiekin, eta umeentzat puzgarriak jarrikoa dituzte. TKE ligak jarritako atuna parrillan probatzeko aukera ere izango da egunean zehar Herriko Plazan.

Arratsaldean estropadak izango dira protagonista, 16:00etan marea horia izeneko kalejira antolatu dute Udalak eta Arraun Elkarteak. Atzetik, 19:30ean, Miren Fernandezek kontzertua emango du ikastola aurrean, bere azken lana aurkeztuz. Zimitorioan ere izango da zer entzuna; Egoitz Eizagirre, Xebastian Lizaso, Xabi Paya eta Julio Soto izango baitira bertsoak kantatzen 20:30ean hasita.

Programaz kanpo, gaueko 23:00ean, Orioko Gaztetxean, Napoka Iria eta Giranice talde oriotarraren kontzertua izango da. Napoka Iria taldeak azken zuzeneko lana aurkeztuko du, eta Giranice taldeak lana grabatu ostean eta Bilbo Hiria lehiaketarako sailkatu ostean, herrian bertan kontzertua emango du aspaldiko partez.

Igandean berriz ere 3. Stock Azoka izango da egun guztian, baita puzgarriak ere eta, eguerdi partean, sardinak parrillan erreta eta sagardoa banatuko dira.

 Autobusa Castro Urdialesera

Castrora –Kantabria, Espainia– joan nahi duenak bost eurotan egiteko aukera izango du, eta behar adina autobus bideratuko ditu Udalak. Castrora joateko ostiral iluntzeko zortziak baino lehen eman behar da izena Zaharren Babes Lekuan, Koasta, Kolon Txiki, Loretxu, Salatxo edo Sarasua tabernatan, bost euroak momentuan ordainduz.

Irteera igande goizeko bederatzietan izango da, autobus geltokian eta itzulera ez da aurrekoetan bezala estropada amaitu eta berehala egingo. Joaten direnek egun pasa egin beharko dute bertan, eta arratsaldeko seietan izango da itzulera ordua, bazkaria norbere kontura eramanda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide