Iñigo Peña: "Hurrengo urtean beste aukera bat egongo da"

Baleike 2011ko abuztuaren 24a

Atzo bueltatu zen Iñigo Peña –argazkian, lore sortarekin– piraguista Hungarian jokatu berri den Munduko Txapelketatik. Hurrengo urtean Londresen jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzen zuen helburu, baina ez da...


Atzo bueltatu zen Iñigo Peña –argazkian, lore sortarekin– piraguista Hungarian jokatu berri den Munduko Txapelketatik. Hurrengo urtean Londresen jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzen zuen helburu, baina ez da posible izan. Finalaurrekoan bosgarren postuan sailkatu zen Peñaren lauko piragua, eta final handitik kanpo gelditu ziren. Hala ere, merezitako harrera egin zioten atzo Itxas Gaineko kideek, eta Peñak berak adierazi zuen oraindik badagoela aukeraren bat: "Oraingoan ez da posible izan, baina hurrengo urtean izango da beste aukera bat". Ondoren argitu zuen K1ean posturen bat dagoela oraindik jokoan eta horren bila joango dela: "Besteen menpe egon gabe, nik neuk saiatu nahi dut, eta erabaki dut postu horietako baten bila joango naizela". Oraindik ez dago garbi postu horiek Europako Txapelketan edo bereziki antolatutako proba batean jokatuko diren, baina Peñak garbi utzi zuen Olinpiar Jokoetako ametsa ez dela oraindik amaitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide