Arrautz Ustelak taldeak kontzertua emango du bihar

Karkara.eus 2011ko abuztuaren 23a

Zarauzko Musika Plazan izango da emanaldia

Arranopola kultur elkarteak, 25. urteurrena ospatzeko aitzakiarekin, jaia antolatu du bihar, abuztuaren 24a, Zarautzen.

Hainbat ekitaldiren artean, 18:00ak aldera, Orioko Arrautz Ustelak taldearen emanaldia ...

Zarauzko Musika Plazan izango da emanaldia

Arranopola kultur elkarteak, 25. urteurrena ospatzeko aitzakiarekin, jaia antolatu du bihar, abuztuaren 24a, Zarautzen.

Hainbat ekitaldiren artean, 18:00ak aldera, Orioko Arrautz Ustelak taldearen emanaldia izango da.

Aspaldian kontzerturik eman gabe dira oriotarrak, eta bihar taldekide guztiekin izango dira Zarauzko Musika Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide