![]() |
Aurtengo udan zuzendaritza aldaketa egon da Zumaiako Futbol Taldean. Hainbat urtetan presidente izandako Joseba Esnalen erreleboa hartu du Xabin Olaizolak. Urte guzti hauetan klubaren alde egindako lana eskertzeko omenaldia egin zioten larunbatean Esnali. Zumaiako eta Ondarroako Aurreraren arteko lagunartekoaren atarian, argazkia atera zuten Zumaiako Futbol Taldea osatzen duten maila guztietako jokalariekin. Txapela ere jaso zuen Esnalek bere ibilbidearen oroigarri, eta partidaren ohorezko sakea egin zuen. Bide batez, jokalariek ere egin zioten oparia, 3-1 irabazi baitzuten denboraldiaurreko norgehiagoka –irailaren 11n hasiko da denboraldia–.
