Muntoko eremuan egiten ari diren eraikinak eta urbanizatze prozesua bukatzear den honetan, inguruan diren kaleetako trafikoan aldaketak egin ditu Orioko Udalak.
Gauzak horrela, trafiko egoera berria hau izango da:
- Erribera kalea: kale honek Ixarra eta Baxoalde kaleen arteko zatian noranzkoaren aldaketa jasango du. Beraz, Balea kaletik sartzen diren ibilgailuak Baxoalde kalera arte joan ahal izango dira.
- Baxoalde kalea: kale honetan trafikoaren noranzkoa aldatuko da eta zentzu bakarrekoa izango da Arrantzale kaletik futbol zelaiko aparkalekuraino eta buelta Ixarra kaletik egin beharko da. Era berean, kale honetan 18 aparkaleku berri sortuko dira.
- Ixarra kalea: Kale honetan futbol zelaitik Arrantzale kalerainoko bidegorria ipiniko da. Horren ondorioz, Erribera eta Arrantzale kaleen arteko 7 aparkaleku kenduko dira.