Atzo, abuztuaren 18a, osteguna, Debako sanroke jaietako mariñel egunean, 500 m-ko txanpa luzeak joz jokatu zuten estropada Orio, San Juan eta Getaria-Tolosako neskek.
Hiru txandatan banatuta jokatu zuten bandera modu berezi horretan. Hirutik bi Getaria-Tolosako neskek irabazi zituzten, baina bigarrenean oriotarrak izan ziren nagusi. Bukaerako sailkapenean, Getaria-Tolosa garaile 4:48.64ko denborarekin, bigarren Orio (4:51.32) eta hirugarren San Juan (4:52:05).
Datozen estropadak
Euskotren ligako lanak amaituta, Gipuzkoako ligako bi jardunaldi geratzen zaizkie Orioko neskei. Lehenengoa igande honetan, abuztuaren 21ean, arratsaldez, Hondarribian jokatuko dute. 6. eta azken jardunaldia, berriz, Orion izango da, hilaren 27an, TKEko estropada jokatu aurretik.
Behin liga bukatuta, Kontxarako sailkapen estropada jokatuko dute. Lana franko dute oraindik, beraz, gure neskek.