Adingabeko batek Amaia Azkue hil zuela aitortu du

Karkara.eus 2011ko abuztuaren 18a

Donostiako Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi du bere burua

17 urteko mutil batek Amaia Azkue oriotarraren hilketa bere gain hartu eta Donostiako Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen bere burua atzo arratsaldean. Ertzaintzak atzo goizean itaundu...

Donostiako Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi du bere burua

17 urteko mutil batek Amaia Azkue oriotarraren hilketa bere gain hartu eta Donostiako Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen bere burua atzo arratsaldean. Ertzaintzak atzo goizean itaundu zuen Azkoitiko ertzain-etxean eta, agi denez, kontraesanak agertu ziren mutilaren azalpenetan.

Ertzaintzak adierazi duenez, gaztearen aztarnak jarraitzen ari ziren hilketarekin lotura zuelakoan. Zumarragako adingabekoen zentrora bidali du Fiskaltzak gaztea aitorpena entzun ostean.

Bost hilabete pasatxo dira Amaia Azkueren gorpua Azpeitiko Ibai-Eder urtegian agertu zela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide