Aiako Udalak jaien balorazio positiboa kaleratu du

Karkara.eus 2011ko abuztuaren 17a

Jende asko ibili dela-eta, pozik agertu da Igor Iturain alkatea

Balorazio positiboa egin du Aiako Udalak aurtengo sandonatoen eta sanlorentzoen inguruan. Izan ere, jende asko bertaratu da Aiako kaleetara, batez ere, Donato eta Lorentzo deunen eguneta...

Jende asko ibili dela-eta, pozik agertu da Igor Iturain alkatea

Balorazio positiboa egin du Aiako Udalak aurtengo sandonatoen eta sanlorentzoen inguruan. Izan ere, jende asko bertaratu da Aiako kaleetara, batez ere, Donato eta Lorentzo deunen egunetan.
 
Jende gehien izan dituzten ikuskizunak bertso saioa eta karroza izan dira, ohitura denez, baina lehenengoan aspaldiko urteetan izandako entzule gehien izan dela azpimarratu du Igor Iturainek. Dena den, umeen egunean ere haur eta guraso asko izan zirela nabarmendu nahi izan du alkateak, eta herri afaria –260 lagun– eta sardina jana –50 kg sardina banatu zen– ere arrakastatsuak izan zirela adierazi du.
 

Iturainen ustez, gau-giroa ere aparta izan zen. Eguraldiak ia gau guztietan laguntzeaz gain, ez zen inolako istilurik izan. Gauzak horrela, jaiak aurrera eraman ahal izateko, aldez aurretik prestatzerakoan, jaietan eta ondoren lanen jardun duen talde osoari, jai batzorde buru naizen aldetik, eskerrik beroenak eman nahi izan dizkie Igor Iturain Aiako alkateak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide