Gaur, abuztuaren 11, osteguna, iluntzeko 19:00etan, Orioko Udalak antolatuta, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango da plazan.
Udan, Udalak antolatzen dituen ekintzetan, Ostegunero programaren barruan kokatzen da pailazoen emanaldia. Beste batzuetan ere izan dira gurean, baina urtero ikuskizun berria eskaintzen dute pailazo hauek herriz herri.
Ohitura onak du izena aurtengoak eta pil-pilean dauden gaiak
jorratuko dituzte. Antzerki, mimo, malabare, joko eta elkarrizketaren bidez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu.
Mugikortasunari buruz jarduten dute pailazoek, besteak beste, ikastetxera joateko zein garraio
ditugun aukeran aipatuz. Jateko ohituren inguruan ere jardungo dute, horretarako, hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak hobeak direla potekoen ordez eta abar esango dute. Birziklatzearen inguruan ere arituko dira, jolasen bidez nola birziklatu irakatsiz.
Hainbat eta hainbat gai plazaratuko dituzte, beti ere materialen erabilera zuzenari buruz hizketan. Ordezkatu, murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratu hitzak praktikan ipiniko dituzte, saio dinamiko eta dibertigarri batean, elkarrizketa eta jolasen bidez.
Ordu eta laurden inguruko emanaldia izango da plazakoa, beti bezala, doan.