Hira talde donostiarraren kontzertua izango da gaur, iluntzeko 19:30ean, plazan. Heavy metal estiloa jorratzen badute ere, gaurkoa kontzertu akustikoa izango da.
Arkupek abuztuan ostiralero antolatu dituen kontzertuen barruan izango da emanaldia, Xpressionk!! zirkuituaren parte dena.
Ibilbide luzea du musika banda honek, eta dagoenerako 5 disko plazaratu dituzte. Taldearen abestiak entzuteko eta beraiei buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen.