Kale antzerkia izango da gaur arratsaldean

Zestoako Hitza 2011ko abuztuaren 12a

Kale antzerki emanaldia izango da gaur, 20:15ean, Zestoako plazan. Udalak antolatu du Trapu Zaharra antzerki taldearen emanaldia. Jira eta bira antzezlana plazaratuko dute.

Jira eta bira lanean gaur egungo krisi ekonomikoaren ondorioetako batzuk aza...

Kale antzerki emanaldia izango da gaur, 20:15ean, Zestoako plazan. Udalak antolatu du Trapu Zaharra antzerki taldearen emanaldia. Jira eta bira antzezlana plazaratuko dute.
Jira eta bira lanean gaur egungo krisi ekonomikoaren ondorioetako batzuk azalduko dituzte. Salmenta departamentuko buru batek, langabezian egon ondoren, autopromozioari buruzko liburu bat idatzi du, eta arrakasta itzela izango du. Ondorioz, batetik bestera liburuari buruzko hitzaldiak ematen ibiliko da, eta aspalditik langabezian dagoen jendearentzako erakustaldi pertsonalizatuak egingo ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide