Xala-k ez du jokatuko gaur Zarautz Hiria Torneoan. Sebastien Gonzalezek ordezkatuko du Olaizola II.-a seta Albisuren kontrako partidan, Zubieta lagun duela. Igandean Gasteizen jokatu zuen partida Yves Salaberryk, eta han min hartu zuen eskuan.Zarautzen frontoian probak egin ondoren hartu dute erabakia. Astebete inguru izango da bajan .