Zestoako Slalom auto lasterketa jokatuko da hilaren 27an

Zestoako Hitza 2011ko abuztuaren 12a

Jaizkibel Eskuderiak antolatuta, hilaren 27an Zestoako VI. Slaloma jokatuko da. Auto lasterketaren zirkuitua estazio inguruko bideetan eta aparkalekuan izango da. Abuztuaren 27an, 14:00etatik 14:30era, autoek azterketak pasatu beharko dituzte. Entre...

Jaizkibel Eskuderiak antolatuta, hilaren 27an Zestoako VI. Slaloma jokatuko da. Auto lasterketaren zirkuitua estazio inguruko bideetan eta aparkalekuan izango da. Abuztuaren 27an, 14:00etatik 14:30era, autoek azterketak pasatu beharko dituzte. Entrenamendu saioak, berriz, 15:30ean hasiko dira. Gero, segidan, bi lasterketak jokatuko dituzte parte- hartzaileek.
Zestoako auto lasterketan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta abuztuaren 22an da azkenengo eguna. Zestoako Slaloma Euskal Herriko Txapelketako lasterketa bat gehiago da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide