Sevillako udaberriko azoka ospatuko dute Oikiako San Bartolome jaietan

Urola Kostako Hitza 2011ko abuztuaren 12a

Oraindik asko geratzen da San Bartolome jaietarako, baina konturatzerako gainean dira. Horretaz jakitun, oikiarrek ez dute denbora alferrik pasatzen utzi auzoko jaiak prestatzeko, eta egitaraua atontzeko. Abuztuaren 23tik 28ra ospatuko dituzte sanbartolomeak. San Bartolome egunaren bezperan hasi, eta San Agustin eguna bitartean, alegia. Sei eguneko jai giroan, denetariko jarduerak antolatu dituzte, auzoko bizilagunen eta gerturatu nahi duten ororen gozagarri. Aurten, Oikiako Jai Batzordeak Sevillako apirileko azoka auzora ekarriko du. Abuztuaren 26an, beraz, sevillar erara ospatuko dituzte jaiak, eta eguerdian jaialdiari hasiera emango diote, argiak ofizialki piztu ondoren.
Abuztuak 23, asteartea
- 21:00. Bertso afaria Muniosoron, Andoni Egaña eta Jon Maia bertsolariekin.
Abuztuak 24, asteazkena. San Bartolome Eguna.
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Bertso poteoa
- 18:00. Asto probak: Artabila, Soutz, Benturene eta Jesuskoako astoekin.
- 22:30. Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.
Abuztuak 25, osteguna.
- 11:00. Umeentzat eskulan tailerrak eta umeen arteko herri kirol jaialdia frontoian.
- 16:30. V. Karrikotxe jaitsiera.
- 18:00. Poxpolo eta Konpainia pailazoen Segi Jotzen!!! ikuskizuna.
- 22:30. Dantzaldia Obaneuke taldearen eskutik.
Abuztuak 26, ostirala
- Goizean zehar. Abuztuko periya, sevillar erara.
- Eguerditik aurrera. Argien piztuera ofiziala jaialdiari hasiera emateko.
- Bazkalondoren. Bingo herrikoia.
- 18:00. Kafea, Gorritiren zezen eta pottokekin.
- Afaldu aurretik. Triki-poteoa Jon Ostolaza eta Narbaiza-rekin.
- 21:00. Herri afaria sagardotegi erara, eta erromeria Jon Ostolaza eta Narbaizarekin.
- Ondoren. Plazan, DJ Burundarekin dantzaldia.
Abuztuak 27, larunbata
- 11:00-14:00. Frontoian puzgarriak.
- 18:00. Sagardo dastaketa.
- 23:00. Kupela taldearekin erromeria.
Abuztuak 28, igandea. San Agustin Eguna.
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Herriko adinduei omenaldia.
- 14:30. Zikiro jana frontoian
- 18:00. Herri kirol jaialdia.
- Ondoren. Idi demak, Roman Zulaika eta Pako Astigarragaren idi pareekin.
- 22:30. Laja taldearekin erromeria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide