Aurten, 2011n, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari da. Hurrengo fasean 4 oriotar izango dira kantuan, eta uztailean kanpinean egin zen saioan bik, Egoitz Eizagirrek eta Iñaki Gurrutxagak, kantatu zuten. Oraingoan beste bien, Ibai Esoain eta Xabier Sukiaren, txanda izango da.
Ostiralean, bihar, hilak 12, gaueko 22:30ean, izango da saioa, Kolon Txikin. Gorka Azkarate eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa izango dira laukotea osatuko duten bertsolariak eta aurkezle lanak Egoitz Dorronsorok egingo ditu. Lauek, irailean hasiko den fasean, elkarrekin abestuko dute Gipuzkoako Txapelketan. Hori dela eta, prestaketa antzeko bat egiteko erabili nahi izan dute saioa.
Errikotxia bertsozale elkarteak antolatu du eta Kolon Txikiren laguntza izan du horretarako.